Gure Historia




Nork esango zien 1972an Laudioko musikazale haiei gaur egun gure herrian eta kanpoan osperik handienetakoa duen abesbatzaren hazia landatzen ari zirela. Eta sortzaile ausart haietako batzuek oraindik ere abestatzan kantatzen dihardute!

Hasierako urteetan Juan Jose Aparicio maisu bilbotarra izan genuen zuzendaria, eta berarekin lortu genituen lehen arrakastak. 1975ean, esaterako, estatu-mailako kanporaketetan garaile izan ondoren, URREZKO DOMINA irabazi genuen Bartzelonan, Abesbatzen I. Lehiaketako Ahots Baxuen kategorian. Eta 1976an ere II. Lehiaketako sari nagusia eskuratu genuen Toledon.

Ez zen hasiera txarra, ezta? Ba bi sariak irabazi genituenez, 1976an Madrilgo “Teatro Real” antzokian abestu genuen Espainiako errege-erreginen aurrean, eta 1978 Arabako Foru Aldundiaren Kultur Kontseiluko Eskubide Osoko Kide izendatu gintuzten.

1982tik aurrera Emilio Ipinza Gil arduratu da zuzendaritzaz. Maisua aski ezaguna da koralen munduan, eta bultzada handia eman dio Santa Luzia Abestatzari, maila artistikoa handituz eta errepertorioa ugarituz. Etapa berrian Torreviejako (Alacant-Espainia) Habaneren Lehiaketan izan gara, Espainia osoan zehar hainbat kontzertu eta jaialditan hartu dugu parte, Laudioko Udalaren Urrezko Intsignia jaso dugu eta telebistako hamaika saiotan aritu gara (TVEko “Un, Dos, Tres”, Argentina eta Paraguayko telebistetan, etab…) 2002 irailetik Beatriz Zurimendi Vadillo da Emilio Ipionzaren laguntzailea arte-zuzendaritzako zereginetan. Haize berriak ekarri ditu entseguetara eta amanaldietara.