Nor Gara

La Coral Santa Lucía de Llodio en ermita

Ahots baxuen korala da gurea, eta gaur egun 27 gizonezkok osatzen dugu. Zuzendari gazte baina esperimentatua daukagu, Juanlu Díaz-Emparanza. 2018ko irailean hasi zen gurekin.

Abesbatzek Euskal Herrian duten tradizio luzea maite zuen Laudioko langile-talde batek sortutako korala gara, eta horregatik jarraitu dugu amateur izaten. Gure kulturaren aberastasuna ezagutzera ematea eta entzuleekin batera gozatzea nahi dugu, besterik gabe. Euskal kanta herrikoiez gain, musika erlijiosa, nazioarteko lanak, habanerak, kantu gregorianoak eta abar ere eskaintzen ditugu.

Urtean zehar 20 kontzertu baino gehiago ematen ditugu nola Euskal Herrian hala Galizia, Madril, Bertzelona, Castellón, Errioxa, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Kantabrian… eta birak egiten ditugu mundu osoan zehar.
Santa Luzia Abesbatzaren lehentasuna Kultura hedatzea izan da betidanik, eta ildo horretan antolatu genuen 1979an “Haurren I. Kanta Jaialdia”. Eskolarteko taldeek hartu zuten parte. Bizkaiko Aste Koralaren sortzaile ere bagara, eta Bizkaitik kanpoko talde bakarra izan ohi gara ekitari horretan.

 

Coral Santa Lucia en Guardian Laudio

Harrobia oso garrantzitsua denez, Ahots Zurien Eskolania sortu genuen 1985ean. Partaide dituen Laudioko neska-mutilek txikitatik bizi dituzte musika eta tradizioa.